XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langile arrotzak

Badakigu nola etorri diren langile arrotzak, mugak ebaska pasatuz, frantsesek egin ez nahi duten lana ahal duten bezala aurkituz, abereak bezala kokatuz eta metatuz gela, etxola edo edozoin txaboletan, gizonak direlarik bizkitartean.

Suizako artzain protestant batek Marsellan hetaz sobera arta harturik, bekatu mortala egin duke, polizak hartu baitu goiz batez, preso ezarri eta Suizarat igorri aireko batekin. Aspaldi huntan ezagutzen dute Euskaldunek San Marcelinen erlisione saindu saindua.

Gehexan Pontto.